Start here

Advertisements

PLANGINTZA

Hemen daukazue ensayo guztien PDFa, klikatu hemen:

PLANGINTZA

Advertisements

Johann Sebastian Bach musikagileak, 328 urte betetzen ditu.

Gaur bezalako egun batean, Alemanian eta 1685. urtean, barroko garaiko musikagilerik nagusiena jaio zen: J.S. Bach. Musikari familia onenetako kidea izan zen eta inoiz izan den musikagile handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere.

Berak egindako obra guztiarekin, mailarik gorenera heldu zen musika arloan barroko garaian; bertan, sakontasun intelektual, tekniko eta artistiko handia nabarmentzen da. Horregatik, Mozart, Schoenberg… bezalako musikagileak inspirazio iturritzat hartu zuten.

Bach, clavearekin nahiz organoarekin teknika eta inprobisazio gaitasun handia izateaz gain, biolina eta “viola de gamba” ere jotzen zituen

Vangelis – Ask the mountains

Vangelisek Stina Nordenstam abeslari suediarra kontratatu zuen pieza atmosferiko hontarako. Armonia hipnotikoa erabiltzeaz gain (modo mayor-a eta menorra solapatzen dira), neskaren ahotsa itzelki profitatzen du, jatorri organikoa eta estetika robotikoa nahastuz.

Berezia, osorik eta lasaiki entzuten badezu.

 

Gershon Kingsley – “Popcorn”

Palomitas de maíz“, holan deitzan zan doinu hau orain dela 40 urte.

Gershon Kingsley, Alemaniako aitzandari bat izan zan sintetizadoreekin eta “palomitak” egiteko makinatan – aintzinan kalean zeudenak –  musika hau jartzea lortu zuen.
Geroxago bertsio asko egon ziren, ordenagailuz sekuenziatuta edota benetazko tresnekin jota.

Darwin Day

Gaur “Darwin Day” da, gutako askorentzat (beste askok zentsuratuko dute planeta erdian).
Ez da Darwin eta Wallace bezalako zientzialariei buruz pentsateko aukera bat soilik. Zientzia eta pentsamendu errazionala bultzatzeko eta laguntzeko aitzaki bat da.

Wim Mertens – When the line grows thick

Orain dela gutxi minimalismoari buruz ari ginen klasean eta izen batzuk ageri ziran. Hoietako bat Wim Mertens da.
Adierazi nuen teknika pieza honetan errazki bereizten da. Tresna bakoitzak lerro txiki bat jotzen du eta, guztiak nahastuta, arkitektura musikala agertzen da.

Loreena Mckennitt – The Mystic’s Dream

Enuke jakingo zelan deskribatu emakume hau.
Orain dela urte asko personalki ezagutu nuen, nik 18 urte bete baino lehen, eta eragin sakona sortarazi zidan. Itzelezko konpositorea, arpista, pianista eta abeslaria… berak bere musika ekoizten eta argitaratzen du (guztiz independientea da).
Bere musika txit berezia da, munduko tinbre ugari entzun dezakezue eta zuzenezko emanaldiak grabaketak bezain magikoak dira.

Loreena McKennitt La Alhambra-n (berak toki hori maite du) prestatutako eskenatoki batean:

Osorik entzuteak – ta aurikularrekin – merezi du.