Hasiera » 2013 » urtarrila

Monthly Archives: urtarrila 2013

Loreena Mckennitt – The Mystic’s Dream

Enuke jakingo zelan deskribatu emakume hau.
Orain dela urte asko personalki ezagutu nuen, nik 18 urte bete baino lehen, eta eragin sakona sortarazi zidan. Itzelezko konpositorea, arpista, pianista eta abeslaria… berak bere musika ekoizten eta argitaratzen du (guztiz independientea da).
Bere musika txit berezia da, munduko tinbre ugari entzun dezakezue eta zuzenezko emanaldiak grabaketak bezain magikoak dira.

Loreena McKennitt La Alhambra-n (berak toki hori maite du) prestatutako eskenatoki batean:

Osorik entzuteak – ta aurikularrekin – merezi du.

Amelie – Yann Tiersen

Bideo honetan, Yann Tiersen ikus dezakegu akordeoia jotzen zuzenean:

Yann Tiersen bretaniar musikagile bat da. Beharbada mundu mailan bere musikalanen artean ospetsuena “Le Fabulex Destin d’Amelie Poulain (2001) filmako soinu banda izango da. Akordeoia jotzeaz gain, biolina eta pianoa ere jotzen ditu beste instrumentu batzuen artean.

Musikagile honek, batez ere, pelikula frantsesentzako banda sonorak egin ditu. Zenbait album ere atera ditu zuzenean zein estudioan.

“Le Fabulex Destin d’Amelie Poulain filmeko BSO:

 

Black Sabbath-en “Iron Man” abestia, umeentzako bertsio batean

Itxaropena ezta inoiz galduko Rock munduan. Mundu osoko haur guztiek ongi badakite.

Braveheart

Pelikula benetan ikustekoa da!!

Ennio Morricone – La Misión

 

En la tierra nada se presta tanto para alegrar al melancólico, para entristecer al alegre, para infundir coraje a los que desesperan, para enorgullecer al humilde y debilitar la envidia y el odio, como la Música.”

Martín Lutero (1483 – 1546)

Urte berri on guztioi

“Mendi lainotsuez harantzago

Urre sorgindua han baitago

Zilega sakon, leize ilunetara

Goazen argitu baino lehenago.


Pinuen orro latza goietan

Haizea intziriz gau beltzetan

Sua gorri, garrak zabaldurik

Zuhaitz su-argiaz blaituetan”

(J.R.R. Tolkien)