Hasiera » Zinemako musika » Amelie – Yann Tiersen

Amelie – Yann Tiersen

Bideo honetan, Yann Tiersen ikus dezakegu akordeoia jotzen zuzenean:

Yann Tiersen bretaniar musikagile bat da. Beharbada mundu mailan bere musikalanen artean ospetsuena “Le Fabulex Destin d’Amelie Poulain (2001) filmako soinu banda izango da. Akordeoia jotzeaz gain, biolina eta pianoa ere jotzen ditu beste instrumentu batzuen artean.

Musikagile honek, batez ere, pelikula frantsesentzako banda sonorak egin ditu. Zenbait album ere atera ditu zuzenean zein estudioan.

“Le Fabulex Destin d’Amelie Poulain filmeko BSO:

 


2 erantzun

  1. Sara-k dio:

    Oin dala urte batzuk pelikulie ikusi eta gero, banda sonora deskarge naben segiduen eta oin arte ez naz nekatu entzutiez behin eta berriro 😀

    • Shanti-k dio:

      Nik gatazka txiki bat dakat Tiersenegaz… Zergatik? “Amelie” pelikularen musika ederra egin ta gero, Euskal Herriko antzerki konpainia guztiak holako musika eskatzen hasi ziren, haien entseuetan beti jartzen zutelako. Hasieran anekdota bat zen baina gero arazo bihurtu zan (ez da Yann Tiersenen errua, jakina).
      Musikagileok beti entzuten genuen “quiero algo en plan ‘Amelie’ “, ta hori – maiz plagiotan ibili ohi den antzerki mundu horretan – arazo-iturria izan daiteke.
      Minimalismo estiloa oso interesgarria izan da Europan (eta Ipar Amerikan) azkenengo hiru hamarkadatan,Win Mertens, Phillip Glass edota Steve Reich bezalako konpositereen lanei esker.
      Balzenekiten gaur egun Yann Tiersen-ek eztuela ezer ikusi nahi “Amelie” pelikularako egin zuen musikarekin?
      Irakur zazue hau: http://www.publico.es/269568/mis-problemas-con-amelie-poulain
      Beste europatar konpositoreontzat arazo bat izan bazen moda hura.. imajina zazue berarentzat. Orain dela urte asko estilo hori kitatu zun ta rock ilunera pasatu zan ta oraindik be arazo batzuk izaten ditu kontzertuetan (nik behin ikusi neban eta jendea txistuka hasi zan bere gaur egungo musikagatik, niri gustatzen ez zitzaidana, bide batez).
      Niretzat, egin zuen onena “Amelie” eta “Good bye Lenin” da. Gerokoa… glups.

Utzi iruzkina