Hasiera » Uncategorized » Johann Sebastian Bach musikagileak, 328 urte betetzen ditu.

Johann Sebastian Bach musikagileak, 328 urte betetzen ditu.

Gaur bezalako egun batean, Alemanian eta 1685. urtean, barroko garaiko musikagilerik nagusiena jaio zen: J.S. Bach. Musikari familia onenetako kidea izan zen eta inoiz izan den musikagile handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere.

Berak egindako obra guztiarekin, mailarik gorenera heldu zen musika arloan barroko garaian; bertan, sakontasun intelektual, tekniko eta artistiko handia nabarmentzen da. Horregatik, Mozart, Schoenberg… bezalako musikagileak inspirazio iturritzat hartu zuten.

Bach, clavearekin nahiz organoarekin teknika eta inprobisazio gaitasun handia izateaz gain, biolina eta “viola de gamba” ere jotzen zituen


Iruzkin 1

  1. Shanti-k dio:

    Zorionak maestro Bach!!!

    Eskerrik asko oharragatik, Sara!

Utzi iruzkina